Irunen ere bizi dezagun ametsa, eraiki Independentzia!
Animatu eta parte hartu zure kuadrila eta lagunekin martxoaren 27an Santiago frontoian egingo den pala txapelketa eta gaztEHerriaren aurkezpenean!!!

Irunen ere bizi dezagun ametsa, eraiki Independentzia!
Animatu eta parte hartu zure kuadrila eta lagunekin martxoaren 27an Santiago frontoian egingo den pala txapelketa eta gaztEHerriaren aurkezpenean!!!
Atzo Donostian milaka lagun bildu ondoren mobilizatzen jarraitzeko deia egin dute.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:
Jon Anza euskal militante politikoaren gorpua agertu ondoren, azken hilabeteetan mahai gainean jarri dugun susmoa baieztatu baino ezin dugu egin. Jonen heriotzaren inguruan ematen ari diren bertsio sinesgaitzek Jonen heriotza gerra zikinarekin lotzera garamatza, eta desagerpenaren atzean Espainiako eta Frantziako aparatu errepresiboak daudela ziurtzat jotzen dugu.
Gaur goizean GaztEHerria aurkeztu dugu hamarnaka gaztek Ibaetako campusean. Bertan dinamika eta Gazteriaren Adierazpena aurkeztu ditugu. Hain zuzen ere adierazpen hau izango da dinamikaren oinarri politikoa. Horretaz gain apirilaren 2an Durangon burutuko den ekimenean eta Aberri Egunean parte hartzeko deia luzatu diegu gazte guztiei. Hona hemen testua:
Denbora ez da gelditzen. Gu saiatu ginen tronpatzen orduko hartan, baina ezin izan genuen gelditu. Nola lortuko dugu ba halakorik? Gu bai inozoak! Aste bat, bi aste, hilabete… iragan da eta oraingoan bai, hemen dugu gazteon atari berria, guztion eskura, guztiok erabiltzeko prest. Nahi baino gehiago luzatu da epealdi hau, baina arazoak gaindituta ataria zesarea bidez jaio dela esan beharko dugu!
Euskal Herria aldaketa politikoaren aurrean aurkitzen den honetan, alderdi bakoitzaren posizioak inoiz baino gehiago ari dira argitzen.

Urte guzti hauetan, herri honek bere eskubideak diren Autodeterminazio eta lurraldetasunaren bidean borroka ugari gauzatu ditu, Euskal Herria aitortu eta herritarren hitza eta erabakiari bide emateko borrokak. Bide honetan urrats esanguratsuak eman badira ere, egun gure eskubideak zapalduak eta ukatuak mantentzeko hautua egin dutenak dira; PNV, PSOE, UPN.
PSO, PNV eta UPN-ri herriaren interesak bost axola! Euren helburu bakarra egungo eredua mantendu eta herriaren kontura aberastea da! Honen adibiderik argiena AHT-a dugu. AHT-a indar erregionalista eta estatuen arteko iruzurraren adibide argiena dugu, Euskal Herria itoko duen trena baita. Trenarekin negozioa egiteagatik trukean Euskal Herria Espainiari menpeko izatea bermatzen dute zentzu guztietan.
Hamarkada bat daramate gu engainatu nahirik, handik edo hemendik proiektuaren onurak azalduz, baina oraindik zalantzak gehiegi dira horren ona omen den proiektu horretan. Urte guzti hauetan, geroz eta gehiago dira proiektua geratzeko esktzen duten ahotsak, publikoki eztabaidatzea eskatzen dutenak, hitza herritarroi ematea eskatzen dutenak. Horren adibide dugu pasa den Urtarrilaren 23an Hendaia-Irun artean egin zen AHT-aren kontrako manifestazioa; Euskal Herrian AHT-aren aurka egin den manifestaziorik jendetsuena, 20.000 pertsona inguru bilduz.