Zuen porlanean itoko zarete! AHTrik EZ!

Euskal Herria aldaketa politikoaren aurrean aurkitzen den honetan, alderdi bakoitzaren posizioak inoiz baino gehiago ari dira argitzen.

Urte guzti hauetan, herri honek bere eskubideak diren Autodeterminazio eta lurraldetasunaren bidean borroka ugari gauzatu ditu, Euskal Herria aitortu eta herritarren hitza eta erabakiari bide emateko borrokak. Bide honetan urrats esanguratsuak eman badira ere, egun gure eskubideak zapalduak eta ukatuak mantentzeko hautua egin dutenak dira; PNV, PSOE, UPN.
PSO, PNV eta UPN-ri herriaren interesak bost axola! Euren helburu bakarra egungo eredua mantendu eta herriaren kontura aberastea da! Honen adibiderik argiena AHT-a dugu. AHT-a indar erregionalista eta estatuen arteko iruzurraren adibide argiena dugu, Euskal Herria itoko duen trena baita. Trenarekin negozioa egiteagatik trukean Euskal Herria Espainiari menpeko izatea bermatzen dute zentzu guztietan.

Hamarkada bat daramate gu engainatu nahirik, handik edo hemendik proiektuaren onurak azalduz, baina oraindik zalantzak gehiegi dira horren ona omen den proiektu horretan. Urte guzti hauetan, geroz eta gehiago dira proiektua geratzeko esktzen duten ahotsak, publikoki eztabaidatzea eskatzen dutenak, hitza herritarroi ematea eskatzen dutenak. Horren adibide dugu pasa den Urtarrilaren 23an Hendaia-Irun artean egin zen AHT-aren kontrako manifestazioa; Euskal Herrian AHT-aren aurka egin den manifestaziorik jendetsuena, 20.000 pertsona inguru bilduz.

Abiadura Handik Trenaren bidez, herritarrak izan ezik, asko dira negozioa eta dirua baino egingo ez dutenak: alderdi politikoak baina baita empresa eraikitzaileak ere. Azken hauek erantzule zuzenak dira herriaren hitza ukatzen duen proiektu inposatzaile eta txikitzaile honen eraikuntzan. Enpresa hauek prekarietatea bultzatu eta lan baldintza penagarriengatik urtean 100 hilketa eragin dituztenak dira. Baina argi dago enpresa hauek langileek ez duten babesa dutela, gobernuan diren alderdien babes osoa alegia.

Gazteok inposatzen ari diren eredu kapitalista honekin apurtu nahi dugu. Norabide honetan, beharrezkoa dugu sistema honi aurre egiteko langileok eta herri sektoreok erabakitze eskubidea eskuratzea. Benetako aldaketa soziala eman dadin, beharrezkoa dugun aldaketa politikoa gauzatzea. Gure herriaren burujabetza politikoa lortzea.

Gazteok nahi dugun herria eraikitzeko, gure eredu sozial propioa eraikitzeko, Independentzia beharrezkoa dugu. Euskal Herriaren eta euskal herritarron beharrei erantzungo dien sistema bat behar dugu, Euskal Estatu Sozialista alegia.

AHT-ak bultzatzen duen ereduarekin (inposizioa, merkantilizazioa, deslokalizazioa, hirien masifikazioa, lehengo sektorearen desagerpena, ama lurraren txikizioa…) apurtuko duen herria eraikiko dugu, bestelako balore askatzaileetan oinarrituko den herria hain zuze.

Bide honetan, dei egiten diogu gazteriari AHT-aren aurka borrokatzeko! Argi erakutsiko dugu Euskal Herria ez dagoela salgai! Eta gazteriak ez duela AHT-a behar ezta nahi ere!!

ZUEN PORLANEAN ITOKO ZARETE!

AHT-RIK EZ!!

GOAZEN INDEPENDENTZIARA!!!

-Segi-

Leave a Reply